Asteburuan, Artadin Samielak ospatuko dira

2014/09/26

Bihartik astelehenera bitartean ekintza ugari izango dira auzoan. Astelehenean, San Migel Egunean izango da festetako egun handia, baina larunbat eta igandean ere izango da festa.

Irailak 27, larunbata

16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, agility (txakurren trebezi erakusketa)
Ondoren, sagardo dastaketa.
Erromeria Aratz eta Eneritz trikitilariekin.

Irailak 28, igandea

11:00etan, meza.
12:00etan, herri kirolak. Aizkolariak: Zubizarreta aita semeak eta Hodei Ezpeleta. Harri-jasotzaileak: Jokin Eizmendi eta Landarbide.
Trikitilariak: Izer eta Alabier.
14:00etan, herri bazkaria.
16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, Artadiko XVI. Trikitilari Txapelketa: Josune Arakistain eta Alaitz Eskudero; Julen Alonso eta Aneritz Aulestia; Naiara Manzisidor eta Naia Agirregabiria; Paul Eizmendi eta Eider Mauso. Ondoren, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Irailak 29, astelehena Mikel Deunaren Eguna

11:00etan, meza.
12:00etan, pilota partida binaka: Dinastia Etxabere errebantxa. Azketa-Uzkudun (Aizpururen ordez) / E. Labaka-Irusta.
13:00etan, Txakolin dastaketa.
Ondoren, bertsolariak: Amets Arzallus eta Xabier Euskitze.
Trikitilariak: Ion Ostolaza eta Unai Andonegi.
Arratsaldean, bertsolarien bigarren saioa.
Erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegirekin.