Asteburuan autobus eta tren zerbitzuen aldaketak izango dira
Zumaiako Udalak herritarrei Azpeitian ospatuko den Kilometroen festan parte hartzeko deia egiten die. Bertara joateko garraio publikoa erabiltzeko ere eskatzen die herritarrei.
Igandean, urriak 2, Kilometroak Gipuzkoako Ikastolen festa ospatuko da Azpeitian. Zumaiako Udalak Ikastolen festan parteko deia egin nahi die herritarrei. Festara joateko asmoa dutenei garraio publikoa erabiltzeko ere gomendatzen die. Lurraldebus autobús zerbitzuak eta Euskotreneko tren zerbitzuetan aldaketak izango dira, zerbitzu bereziak eskainiko baitituzte. Hemen autobusean Azpeitira joan eta etorriko ordutegia eta trenen Donostiatik Ermura bitarteko zerbitzuen joan eta etorrikoa.
Zakila bira dela-eta trafiko aldaketa txikiak
Larunbatean, hilak 1, Zakila bira lasterketa egingo da Zumaian. Hori dela-eta, 17:00 ingurutik aurrera trafiko aldaketa txikiak eta trafikoaren etete motzak suertatu daitezke herrian. Hori dela-eta, Zumaiako Udalak herritarrei larunbat arratsaldean pazientzia eskatzen die. Horretaz gain, 17:00etan Zumaiatik Donostiara autopistaz joaten den autobusak Pantxita Etxezarreta kalean bakarrik egingo du geldialdia, hau da, ez da erdigunera sartuko.



