Asteburuan, bigarren eskuko azoka Alondegian
Gure gizartean hedaturiko hainbat eta hainbat ohiturek Lurra planetaren baliabideen gehiegizko ustiapenarekin zerikusi zuzena dute. Horien artean, kontsumoa bereziki azpimarragarria da. Hala, gizarte iraunkorrago bat lortzeko bidean, kontsumo jasangarriaren aldeko apustua egitea ezinbestekoa gertatzen da. Gainera, bizi dugun krisi ekonomikok ere, bestelako erosketa-ohituretan sakontzeko aukera bikaina eskaintzen du. Ondorioz, 2009 urtean ekindako bideari jarraiki, Algorri Zentroak bigarren eskuko azoka antolatuko du, Zumaiako Udalaren ekimenez. Larunbata zein igandean, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 izango da irekita azoka Alondegian.



