Asteburuan eta Xixili egunaren baitan antolatuta, ekintza ugari izango dira datozen egunotan
Datozen egunetan ekitaldi ugari izango dira Zumaian. Gaur arratsean barreterapia saioa izango da doan Oxforren. Iluntzean, berriz, Azaroaren 25aren ekitaldien baitan antolatuta 'Hitzak' antzezlana izango da 22:00etan Aita Mari aretoan (6 euroren truke).
Azaroak 15, ostirala
18:00 Oxforden Barreterapia tailerra. Doan. Denei zabalik, ez da aurretik izen eman behar. Elebitan.
22:00 Aita Marin ANTZERKIA: Hika taldearen “Hitzak” (6€ Gazte Txartelarekin 4€)
http://www.hikateatroa.com/eu/estreinaldiak/hitzak
Azaroak 16, larunbata
20:00 Parrokian Organo kontzertua: Jesus Martín Moro
Azaroak 17, igandea
12:00 eta 13:00 Aita Marin HAUR ANTZERKIA: Kantinelas Teatroren “Urtaroetara jolastuko dugu?. Haur txiki-txikientzat bereziki (6 hilabete-3 urte). 25 minutu. Emanaldiko 70 ikusle soilik Sarrera 2€
Xixili Egunaren baitan, Musika Eskolak antolatutako ekintzak:
Azaroak 19, asteartea
Entzunaldia Aita Marin 18:30ean.
Azaroak 20, asteazkena
Eskusoinu kontzertua Aita Marin 18:30ean.
Azaroak 21, osteguna
Jaialdia Maria eta Josen 19:00etan.
Azaroak 22, ostirala
Santa
Xexilia eguna, Muiska eskola itxita egongo da.



