Asteburuan jostailu erakusketa izango da Ludotekan

2012/11/30

Asteburu honetan, abenduaren 1 eta 2an, jostailu erakusketa egingo dute ludotekan. Urtero bezala, mota ezberdinetako jolasak egongo dira ikusgai; 4 urtetik aurrerako haurrentzako jostailuak ikusi eta probatzeko moduan. Guraso eta haurrek jostailuak ikusi, jolastu eta erosketa arduratsua egiteko aholkuak jasotzeko aukera ere izango dute. Larunbat zein igandean, 17:00etatik 20:00etara izango da irekita.