Asteburuan, jostailuen erakusketa ludotekan

2015/11/26

Asteburu honetan, azaroaren 28 eta 29an, Zumaiko ludotekan jostailu erakusketa izango da. Larunbatean eta igandean 17:00-20:00 egongo da irekita. Bertan, merkatuan dauden 4-12 urte bitarteko haurrentzako jolas eta jostailuak izango dira ikusgai. Erakusketaren helburua jostailuak ikusteaz gain, Gabonetako opari erosketa arduratsua bultzatzea da. Bestalde haur eta gurasoen arteko jolas gunea egongo da, eta jolasak frogatzeko aukera izango dute.