Asteburuan kalteak izan dira herrian

2014/06/30

Asteburuan, txikizio batzuk izan dira herrian. Hala, oinezko zubiko hainbat barandila zati puskatu dituzte eta Erribera kale bukaerako aingura bere lekutik atera dute, besteak beste. Hori dela eta, Zumaiako Udalak herritarrei arduraz jokatzeko eskatu nahi die. Festak izan dira herrian, eta festa giroa izan da kaleetan, baina egun horietan ere kalean arduraz eta errespetuz jokatzeko garai izan ohi da.