Asteburuan, Merke Azoka Alondegian
Datorren larunbat eta igandean Merke Azoka izango da Alondegiko Oxford aretoan Zumartian elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatuta. Piratetxea, Arruti, Ipotxak, Oskarbi, Spot, Gofi, Flysch, Kulunk, Marisa Oinetakoak dendek hartuko dute parte eta %70 arteko deskontuak izango dira. Azokan bertan gastatzeko 10 euroko 45 erosketa txartel eta 200 euroko erosketa esperientzia bat ere zozkatuko dituzte, besteak beste. Azoka larunbata eta igandean, 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da irekita.



