Asteburuan, metal topaketa

2012/05/25

Zumaian asteburu honetan metal instrumentoen ikastaro bat ospatuko da, Txori-Txiki musika eta dantza eskolak ZUMB musika bandarekin batera antolatuta, Patronatoaren laguntzarekin. Ikastaro honen helburu nagusia metalezko haize-instrumentuak (tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba,…) ezagutarazi eta bultzatzea da. Ekintzak, ostiralean 25ean Musika Eskolan hasiko dira metalezko instrumentuei buruzko hitzaldi-bilera batekin, Susana Plumed irakaslearen eskutik. Egun berean, 22:30ean Oxford aretoan musika bandaren kideek Kafe Musikala eskainiko dute. Larunbatean ikasleek klaseak eta entsaioak izango dituzte “Penthaponia Brass” metal taldeko kideek zuzenduta. Egun berean, 19:30ean Oxford aretoan boskote honek kontzertu didaktiko bat eskainiko du. Igandean 27an, klaseek eta entsaioek jarraituko dute eta 18:30ean Mari kalean ikastaroan parte hartutako ikasleek boskoteko eta musika eskolako irakasleekin batera kontzertu bat eskeiniko dute.