Asteburuan, mozorroek hartuko dute herria

2012/02/15

Otsailaren 17tik 20ra bitartean, Inauteri festen baitan hainbat ekitaldi izango dira herrian.

Asteburu honetan ospatuko dira Inauteriak Zumaian. Festak ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak, eta herritarrak beren mozorroekin kalera irtetera animatu nahi ditu. Hona hemen egitaraua:

 

Otsailak 17, Ostirala
Eguerdian Beheko Plaza Abesbatzaren kalejira.
Arratsaldean, herriko Ikastetxeetako haurren Inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera Beheko plazan.
18:30ean Musika Eskolaren Inauteritako Kalejira Ludotekako haurrekin batera: 'Mamu festa' herriko ume eta heldu guztiak gonbidaturik!

Otsailak 18, Larunbata
12:00etan, Iraunkorrak Txarangaren kalejira herriko kaleetan.
17:30ean, Beheko plazan, Inauteri mozorro festa.
18:30ean, herriko kaleetan kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
22:30etik 01:00etara Kofradian Diskoteka Mozorrotua.

Mozorro Lehiaketak
Larunbatean bi lehiaketa:

Haur lehiaketa: Arratsaldeko 18:00etan. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakako eta taldeei bana, eta 8-16 urte bitarteko banakako eta taldeei beste hainbeste.

Heldu eta gazteen lehiaketa: 19:30 ean. Hiru sari emango dira:
- Banakako edo bikote onenari 100 euroko saria
- Taldeak: onenari 300 euroko saria - bigarrenari 150 eurotakoa.

Izen ematea, 11:00etatik 12:00etara Alondegian, edo 17:00etan plaza bertan. Lehiaketarako Musika berezi bat eskatu nahi bada izen ematean ekarriko da.

Otsailak 19, Igandea
14:00etan Beheko Plaza Elkartean: Bazkideentzat Inauteri bazkaria.
Jarraian, elkarte bertan Mozorro Lehiaketa.
17:00etan Aita Mari antzokian, haur zinema: Viky Bikingoa.

Otsailak 20, astelehena
15:00etan eta 17:30ean Maria eta Jose aretoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots  pailazoen Zazpikoloroa.
18:00etan Ludotekan Inauteri festa eta merendola 9-12 urte bitarteko haurrentzat.