Asteburuan, Narrondoko festak hasiko dira
Kristobal festak ospatuko dituzte Narrondo auzoan asteburuan hasi eta datorren asteazkena bitartean. Ostiraletik aurrera ekintzaz beteko da auzoa.
Egitaraua:
Uztailak 5, ostirala
20:00etan: Jaiei hasiera emateko suziriak
22:00etan: Mus eta eskoba txapelketa
Uztailak 6, larunbata
17:00etan: Umeen jolasak eta txokolatada
21:00etan: Bertso afaria Egaña eta Lizasorekin
Ondoren, erromeria Imuntzo eta Belokirekin
Uztailak 7, igandea
11:30ean: Gijarroren astoa eta Orioko neska-mutilen giza-proba erakustaldia
Ondoren, ziriko dastaketa
18:00etan: Gorriti bere animaliekin
Fausto Mugerzari omenaldia
Uztailak 10, asteazkena
10:00etan: Suziri jaurtiketa
10:30ean: Zestoako Idiakaitz Txistulari taldea
11:00etan: Meza
Ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat
19:00etan: Zaldi proba



