Asteburuan, Slow Zumaia
Aurtengoan ere izango dugu Slow Zumaia ekimena. Asteburuan izango da, eta ostiral arratsetik igande eguerdira bitartean menu eta pintxo bereziak izango dira herriko zenbait tabernatan. Bosgarren urtez jarrian Slow Food mugimenduak egin ohi duen bezala, garaiko eta bertako produktuak erabiltzea bultzatu nahi da.
Hasiera batean, Fracking-aren inguruko hitzaldiak eman behar zion hasiera ekimen honi, agenda arazoak medio hitzaldia uztailera atzeratu da.
Egitaraua ikusteko klikatu hemen.



