Asteburuan stock azoka Erribera kalean eta Oxford aretoan

2019/03/07
Azoka larunbatean 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara eta igandean 11:00etatik 15:00etara egingo da. Haurrentzako ekintzak, kalejira eta trikitilariak egingo dira stock azokaren inguruan eta bezeroen artean 50€ko 4 erosketa bono banatuko dira.

Asteburu honetan,  martxoak 9 eta 10, Gertu elkarteak STOCK AZOKA antolatu du.  Azoka, Erribera kalean zehar eta Oxford-en  egingo da, larunbatean 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara  eta igandean 11:00etatik 15:00etara.

Gainera, azoka dinamizatzeko programa osatu du GERTUk:

Martxoak 9, larunbata: 

11:30 Haurrentzako "Aurpegi margoketa" Kofradian  

12:00 Trikitilariak

18:00  Zumba Kalejira

Martxoak 10, igandea: 

11:30  Haurrentzako Tailerrak

12:00 Trikitilariak

Bestalde,   Azokara hurbiltzen diren bezeroen artean 50€ko 4 erosketa bono banatuko dira.