Asteburuan, stock outlet azoka

2012/02/23

Larunbatean eta igandean, Kantauri plazan herriko hainbat merkatarik stock outlet azoka egingo dute.

 

Outlet azoka izango da asteburuan Zumaian, Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkarteak antolatuta. Larunbatean 10:00etatik 20:00ak arte izango da azoka Kantauri plazan; eta igandean, berriz, 10:00etatik 19:00ak arte izango da. Guztira herriko 15 dendak jarriko dituzte beren produktuak deskontuekin azokan.

Azokaz gain, igandean, haurrentzat puzgarriak ere izango dira, eta Dj-a ere izango da giroa sortzeko. Dendez gain, Goierriko talogileak ere izango dira beren postuarekin taloak saltzen.