Astebururako aukera ugari
Gaur, Telmo deun arraun elkartearen aldeko bertso saioa izango da 22:30etatik aurrera Aita Mari aretoan. Jon Maia izango du gidari, eta 12 bertsolari izango dira kantuan: Amaia Agirre, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia, Xebastian Lizaso, Igor Elorza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu, Julio Soto, Eneko Abasolo, Peñagarikano eta Maialen Lujanbio. Larunbatean, berriz, Surf festa izango da Itzurungo hondartzan 17:30etatik aurrera. Bertan doako surf ikastaroak, parrilada eta musika izango dira, besteak beste. Iluntzean, Mari kalean, 22:00etatik aurrera Zumaiako Udal Musika Bandaren eskutik, Flamenko gau ere izango da aukeran. Igandean, Zumaia Flysch Trail lasterketak hartuko du Zumaia goizean goizetik.



