ASTELEHENEAN, 18:00ETAN BILDUKO DA BERDINTASUN FOROA

2016/12/16

Datorren astelehenean, hilak 19, arratsaldeko 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian.

Bertan, lehenik eta behin, azaroko egitarauaren inguruko balorazioa egingo dute. Era berean, urte amaieraren harira, 2016aren balorazio txikia egin eta 2017ko erronkak ere zehaztuko dituzte, II. Berdintasun Plana oinarri hartuta.