Astelehenean aurkeztuko da 'Flysch Algorri Mendata' liburua

2010/12/17

Javier Carballo eta Asier Hilariok osatu dute liburua.

Astelehenean, hilak 20, arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dute Javier Carballo eta Asier Hilariok Flysch Algorri Mendata denboran zehar bidaiatuz liburua. Deba eta Zumaia arteko biotopo babestuaren inguruko lehen dibulgazio liburua. Carballoren argazkiekin eta Hilarioren testuekin osatuta dago liburua. Aurkezpena Algorri interpretazio zentroan izango da. Liburua Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak argitaratu dute liburua, eta Gipuzkoako Parketxeak GPS Fundazioak eta Zumaiako Udalak ere lagundu dute.