Astelehenean bertan jarriko dira salgai Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko gelditzen diren sarrerak

2012/02/17

17:30etako sarrerak agortuta daude, eta 15:00etako ikuskizunerako gelditzen diren sarrerak orduerdi lehenago (14:30ean) jarriko dira salgai.

Otsailaren 20an izango den Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en emanaldiko 17:30eko saiorako sarrerak agortuta daude. 15:00etako saiorako, berriz, oraindik badaude sarrerak, eta gelditzen diren horiek emanaldia hasi baino orduerdi lehenako (14:30ean) saltzen jarriko dira Maria eta Joseko aretoaren sarreran.  

 

OHARRAK

- Guraso eta arduradunei eskatzen diegu, aretoan sartzean era egokian esertzeko: tarteko alferrikako jarleku hutsik utzi gabe, txamarrak edo trasteak uzteko jarlekurik bete gabe...

- Umeen aulkitxoak uzteko ez dago leku asko,  eta zaindu gabe egongo direnez, ume aulkitxorik ez eramatea gomendatzen da.