Astelehenean egingo da Sanpedroetako pilota jaialdirako sarreren salmenta
Bi partida jokatuko dira: lehena Agirre-Aranguren eta Peña-Urretabizkaia pilotarien artekoa eta bigarrena Olaizola-Larunbe eta Bengoetxea-Albizuren artekoa. Sarrerak erosteko aukera izango da astelehenean Aitzuriko leihatilan eta baita egunean bertan ere, 25 eurotan.
Sanpedro jaien harira Zumaiako Udalak kirol egitarauaren barruan, profesionalen arteko bi esku- pilota partida antolatu ditu aurten ere.
Hilaren 29an, Aitzurin 19:30etik aurrera ospatuko den esku-pilota jaialdian, nor baino nor izango ditugu Agirre-Aranguren eta Peña-Urretabizkaia lehen partidan eta Olaizola-Larunbe eta Bengoetxea-Albizu bigarrenean.
Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da astelehenean, hilaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara frontoiko leihatilan bertan. Sarrerek 25 euroko prezioa izango dute eta partiden egunean bertan ere erosteko aukera izango da.



