Astelehenean eta asteartean 'Zazpikkoloroa' ikuskizunerako sarrerak salgai
Otsailaren 20ko Pirritx, porrotx eta Marimototsen 'Zazpikoloroa' ikuskizuna ikusteko sarrerak astelehenean eta asteartean (hilak 13 eta 14) izango dira saltzen, 17:30etatik 19:30ak bitartean Alondegiko erakusketa aretoan.
Otsailaren 20an Maria eta Jose aretoan izango den Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en 'Zazpikoloroa' ikustera joateko sarrerak otsailaren 13 eta 14an jarriko dira salgai, ALONDEGIAN, erakusketa aretoan, 17:30etatik 19:30ak bitartean.
2 saio izango dira, 15:00etan eta 17:30ean eta sarrerak Helduak: 6€ eta Haurrak: 3€ balioko dute.
PERTSONAKO GEHIENEZ 6 SARRERA erosi ahal izango dira.
SINOPSIA
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irriaren Hirira gonbidatu dituzte, Zazpikoloroaren
Festara. Usadioak dioenez, biharamun goizean jaioko da Zazpikoloro berria:
urte osoan zehar mundua koloreztatuko duen hegazti miragarria. Gauaren
erdian, ordea, Belekoi Andere zuri-beltz eta gaiztoa azalduko da, eta
Zazpikoloroaren arrautza bahituko du. Patakon gidari dutela, eguna argitu
aurretik aurkitu beharko dute arrautza pailazoek. Lortuko ahal dute
Zazpikoloroa askatu eta munduaren koloreak babestea!



