Astelehenean eta asteartean Arritokieta kaleko trafikoan aldaketak izango dira film baten grabaketagatik

2019/09/27

Imanol Rayok zuzentzen duen “Hil kanpaiak” filma grabatuko dute hilerrian eta Arritokieta Ermita inguruan. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean trafiko aldaketak eta etenak egongo dira eremu horretan.

Grabaketa-lanak hilerrian eta Arritokieta Ermita inguruan egingo dituzte. Hori dela eta, astelehenetik asteartera bitartean, gehienez 2 minutu iraungo duten aldizkako etenak egongo dira Arritokieta Kalean. Semaforo batekin kontrolatuko dute kalearen mozketa.

Asteartean, urriaren 1ean, 15:00etatik 19:00etara bitartean kalea erabat moztuta egongo da, bide erdian kamera eta lan-taldeko kideak egongo direlako.