Astelehenean irekiko da Zumaiako Musika Eskolan izena emateko epea
Irailaren 6tik 9ra, 17:30etik 19:00etara bitartean egongo da irekita bulegoa.
Zumaiako Txori Txiki Musika Eskolak prestatu du 2010-2011 ikasturte berrirako eskaintza eta astelehenean, irailaren 6an zabalduko dute matrikulazioa. Ondorengoak izango dira eskainiko ditzuten ikasgaiak:
- Musika Tailerra: 4-6 urte bitartean
- Musika Mintzaira: 7-11 urte bitartean
- Musika Mintzaira Helduak
- Euskal Dantzak: 6 urtetik aurrera
- Musikoterapia
- Informatika Musikala
- Armonia
- Ahots Teknika
Irakatsiko dituzten instrumentuen artean, berriz, honakoak daude: Pianoa, eskusoinua, kitarra klasiko eta elektrikoa, baju elektrikoa, perkusioa, bateria, biolina, klarinetea, saxofoia, zeharkako flauta, tronpa, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba, oboea, trikitixa, panderoa, txistua.
Ikasturtean zehar hainbat talde osatuko dira. Besteak beste, metal taldea, perkusio taldea, talde instrumentala, saxofoi taldea, pop-rock taldeak, konboa, trikitixa taldea, eta banda gaztea (flish kamerata).
Ikastaroen eskaintza
Lehenengo lauhilabetean ondorengo ikastaroak eskainiko dituzte: informatika musikala, musika mintzaira eta antzerkia. Eta bigarren lauhilabetean, berriz, honakoak: txalaparta, dantza desberdinak (flamenkoa, afrikarrak eta kontenporaneoa). Musika Eskolatik azaldu dutenez, ikastaroetarako matrikulazio bereziak egongo dira ikasturtean zehar, eta informazioa prentsan agertuko da. Era berean, Musika Eskola adin guztietara zabalduta dagoela eta helduentzat ordutegi bereziak eskainiko direla gaineratu dute.
Matrikulazioa irailaren 6tik 9ra
Izen-emate epeak irailaren 6tik 9ra iraungo du, eta 17:30etik 19:00etara bitartean egongo da irekita Musika Eskolako bulegoa, Ubillos jauregian.



