Astelehenean, margoak hartu eta kalera
Andre Mari egunean izango da aurtengo kaleko pintura lehiaketa. Urtero legez, margolariek Zumaiako kaleetan margotzeko aukera izango dute, eta margolan hoberenek saria jasoko dute. 14:00ak arte egongo da herriko toki kuttunena aukeratu eta margotzeko aukera.
Margolariei iritsi zaie urteroko hitzordua: kaleko pintura lehiaketa astelehenean (hilak 15) jokatuko da. Margolariek herriko leku kuttunena aukeratu eta margotzeko aukera izang odute lehiaketa horretan, beti ere mugatuako eremu batean: Erribera kalea, Eusebio Gurrutxaga plaza eta moilaberriko zubia dira margolanak egiteko zehaztutako hiru eremuak.
Parte hartu nahi dutenek goizeko 11:00ak baino lehen zigilatu beharko dituzte lanerako euskarriak Alondegian, eta lanak 14:00ak baino lehen aurkeztuko beharko dira bertan.
Hiru lan onenek eta zumaiar onenak jasoko dute saria, eta aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da Oxford aretoan, abuztuaren 16tik irailaren 4ra.



