Astelehenean, martxoak 23, bukatuko da udaleku irekietarako begirale eta koordinatzaile postuetara aurkezteko epea

2015/03/18

Zumaian udako udaleku irekietan begirale edota koordinatzaile izateko eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago, baina eskaintzak aurkezteko azken egunak iritsi dira dagoeneko. Datorren astelehenean, martxoak 23 (15:00ak arte), izango da lan eskaintza horietara aurkezteko azken eguna.