Astelehenean sartuko da indarrean TAOren udako aldia
Bertakoen guneak egunero egongo dira indarrean ekainaren 15etik irailaren 15era.
Ekainaren 15etik (astelehena) aurrera indarrean izango da TAOren udako aldia, eta irailaren 15era bitarte, bertakoen gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da bertakoen txartela izatea. Errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneak 10:00etatik 20:00etara egongo dira indarrean, egunero. Autoa uzteko bi doako gune egongo dira (ikus mapa), eta kirol portutik herrigunera joateko txalupa zerbitzua egunero egongo da martxan.
> Ikus mapa
Txartel berriak
Txartel berria behar dutenek (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin dezakezu eskaera:
- Online, zumaia.eus webgunean
- TAO bulegoan, aurrez aurre
TAO bulegoa
Gaiaren inguruko zalantzak argitzeko TAOren bulegora jo dezakete herritarrek:
TAO bulegoa
Kantauri 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostegunera 09:00-13:30 / 17:00-19:30
Ostiraletan, 08:00-15:00



