Astelehenean zabalduko da kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea

2019/03/01

Ikastaroak martxoaren 25etik ekainaren 21 bitartekoak izango dira eta astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez.Ohikoa den moduan, igeriketako saioak eta lehorrekoak izango dira, besteak beste, zumba, TRX, GAP, Total training, cycling eta pilates.

Martxoaren 25ean hasiko da kiroldegiko ikastaroen hiruhileko berria eta bertan izena emateko epea martxoaren 4ean hasiko da. Martxoaren 25etik ekainaren 21era bitarte, ikastaro egitarau zabala eta anitza antolatu dute kiroldegiko arduradunek lehorreko zein uretako jarduerekin. Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez eta adin guztietako zumaiarrek, bazkideek eta bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.

Interesdunek kiroldegian izena emateko aukera izango dute, gustukoen duten ikastaroan, esan bezala, martxoaren 4tik aurrera. Ohikoa den moduan,  igeriketako saioak eta lehorrekoak izango dira, besteak beste, zumba, TRX, GAP, Total training, cycling eta pilates. Nola ez igerilekuan haurtxo, haur eta helduentzako igeriketa ikastaroak ere izango dira.

Informazio gehiago