ASTELEHENEAN ZABALDUKO DA UXATEGIA ETA UBILLOSEKO ENTSEGU LOKALAK ERABILTZEKO IZEN-EMATE EPEA

2017/03/09

Interesdunek martxoaren 13tik 31ra bitartean izango dute eskaerak aurkezteko epea.

Udalak 5 areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean, guztiak musika taldeen entseguetarako erabiltzeko.


Lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena du Udalaren kultur sailak eta horren arabera kudeatzen da lokalen lagapena. Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da eta deialdi horri erantzun behar diote gaur egun lokalen erabiltzaile direnek baita talde berriek ere. Lagapenak urtebeteko iraupena izango du. .
 
Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:

- Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko

- Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko

 

Izen-ematea:

Izen emateko epea zabalik egongo da martxoaren 13tik 31a arte eta hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

- Izen-emate orria behar bezala beteta

-Taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan)

-Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria. 

Kontu korrontea: k/k: 2095 5174 95 10 74 75 1768 (Izena eta taldearen izena adierazi)

 

Beraz, honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdi bat egiten dizuegu kultur sailarekin harremanetan jartzeko.


Informazio gehiagorako:

Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean) 943-861056 / kultura@zumaia.eus edo dardarazmk@gmail.com