Astelehenetik aurrera goizez eskainiko da udaletxean zabor bilketaren inguruko informazio eta arreta zerbitzua

2018/03/16

Aipatu zerbitzu hori udaletxeko sarreran dagoen bulegoan eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Datorren astean hilabete beteko da zabor bilketa sistema mankomunatua Zumaian martxan jarri zenetik eta denbora guzti horretan Urola Kosta Udal Elkarteko teknikari bat egon da, astelehenetik ostiralera, informazio eta arreta zerbitzua eskainiz herritarrei, udaletxean goizez eta Eusebio Gurrutxagako Zahar Etxean, aldiz, arratsaldez.

Ildo horretan, datorren astetik aurrera, aipatu zerbitzua goizez eta udaletxean soilik eskainiko dela jakinarazi du Udalak, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Arratsaldez jada ez da zerbitzurik egongo Eusebio Gurrutxagako zahar etxean.

Amaitzeko Udalak zumaiarrak animatzen ditu hondakinak gaika modu egokian sailkatzen jarraitzera.