Astelehenetik aurrera neguko ordutegia izango du Udal liburutegiak
Irailaren 9 eta 10ean itxita izango da liburutegia, eta astelehenetik aurrera neguko ordutegiarekin funtzionatuko du.
Zumaiako Udal Liburutegiak, aste honetan oraindik Udako ordutegia du. Hala ere, ostiralean eta larunbatean itxita izango da. Aste honetan, beraz, honakoa da oraindik ordutegia:
Helduen liburutegia
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara irekita.
Astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere bai; 17:00etatik 19:00etara.
Haurren liburutegia
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
Astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere bai; 17:00etatik 19:00etara.
Astelehenetik aurrera, berriz, neguko ordutegiarekin funtzionatzen hastean, honakoa izango da ordutegia:
Helduen liburutegia
Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 13:30etara; eta 16:00etatik 20:00etara
Larunbatetan 9:30etatik 13:30etara.
Umeen liburutegia
Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik 20:00etara.
Larunbatetan 9:30etatik 13:30etara.



