Astelehenetik aurrera neguko ordutegia izango dute autobusek

2011/09/08

Lurraldebuseko autobusek eta Auzobusek neguko ordutegia izango dute astelehenetik aurrera.

 

Astelehenetik aurrera, Lurraldebus eta Auzobuseko autobus zerbitzuen neguko ordutegia izango dute. Lurraldebuseko ibilbideen ordutegia bere webgunean kontsultatu daiteke, eta Auzobusaren neguko ordutegia kontsultatzeko, klikatu hemen.

Horretaz gain, astelehenetik aurrera autobusak Txomin Agirre kaiara sartu eta geldialdia egiten hasiko dira.