Hasi Olarro Egunerako prestatzen!
Astebete falta da XII. Olarro Egunerako eta aurtengoan ere Olarro Egunaren XII. ediziorako egitaraua ederra antolatu du Zumaiako Udalak. Danetik izango du festa egunak: lehiaketa gastronomikoa, azokak, jolasak, batel-estropada, erromeria... Izango da lagun artean nahiz familian, giro ederrean, ondo pasatzeko tartea.
Irailak 18, KOFRADIAN.
- 19:30ean Olagarro SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA
OLARRO EGUNA, irailak 19
- Goiz partean XI. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era.
- 09:00etan DIANA txistulariekin.
- 09:30etik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadrilen artean.
- 09:45ean DINBI BANDA batukada taldea kaleetan zehar.
- 10:00etan hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK. Arranpla parean piraguak eta uretako jolasak eta Gernika parkean zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea… Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
- 10:30etik 14:30era Amaiako plazan, ELIKAGAIEN AZOKA, jaki eta edari dastaketarekin.
- 11:00etatik 13:00etara, Algorri Ezagutza Etxean
- 6-12 urte bitarteko HAURRENTZAT DOAKO TAILERRAK.
- 11:00etan koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO IX. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga.
- 11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko.
- 11:15ean HAMAIKETAKOA Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
- 12:00etan THE DERTY GERTIES talde irlandarraren saioak herrian zehar.
- 13:00etan LEHIAKETA GASTRONOMIKOKO epaia eta sari-banaketa.
- Goiz partean, OLAGARRO-ZOPA eta BROTXETAK txosnetan.
- 14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko.
- 18:00etan THE DERTY GERTIES taldearen saioak herrian zehar.
- 18:30etik aurrera txosnetan OLAGARRO BROTXETAK eta edariak.
- 19:30ean Kofradian, Olarro Eguneko IX. BANDERA EMANGO DA.
- Jarraian, Kofradian OBANEUKE taldearen lehen saioa gaztetxoentzat.
- 22:30ean ERROMERIA OBANEUKE taldearekin.



