Ateak irekita Ludotekan

2009/10/02

Urriaren 9a bitartean izango ditu Ludotekak ateak irekita. 17:00etatik 19:30erako ordutegian bisitatu ahal izango da.

 

Urrian hasiko du Zumaiako Ludotekak ikasturtea eta horren harira, ateak irekita dituzte urriaren 9ra arte Ludoteka ikustera joan nahi dutenentzako.17:00etatik 19:30erako ordutegia egongo da zabalik Ludoteka eta edozeinek bisitatu dezake.


Izen-ematea urrian

Urrian bertan irekiko dute izen-ematea eta urte guztiko zerbitzuaren truke 23 euroko kuota ordaindu beharko dute gurasoek. Jakinarazi dutenez, urri bukaeran, bilera egingo da izena emandako haurren gurasoekin, eta hor, programaren nondik norakoak azalduko dira.
Ludoteka_logoa_telf