ATZEGI ETA LOURDESKO AMAREN ABEGI ELKARTEAREN ARTEAN BANATU DU UDALAK KOMENTUKO ATERPETXEAREN KUDEAKETAGATIK JASOTAKO GAINERAKO DIRUA

2017/01/23

Abenduaren 23an Zumaiako Errefuxiatuen Harrera taldeak jaso zuen lehen dohaintza eta joan den astean aipatutako bi elkarteei eman die Udalak gainerako diru laguntza.

San Jose komentuko aterpetxearen kudeaketagatik 5.500€ jaso zituen iaz Udalak eta diru kopuru hori gizarte helburua duten hiru elkarteen artean banatzea erabaki du, bakoitzari 1.833€ko diru laguntza emanez.

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera taldea izan zen, abenduaren 23an, lehen dohaintza jaso zuen elkartea eta, orduan iragarri modura, gainerako dirua beste bi elkarteren artean banatu du joan den astean Udalak.

Horiek horrela, bigarren dohaintza Lourdesko Amaren Abegi Elkarteak jaso zuen hilaren 17an Kristina Vicente Berdintasun zinegotziaren eskutik eta hilaren 19an, aldiz, alkateak, Oier Kortak, Atzegiri eman zion gainerako diru laguntza. 

Ekimen eta dohaintza horren bitartez, Udalak bat egin nahi izan du elkarte horien helburuekin eta bere laguntza eskaini du haien asmoak lortu eta behar gehien duten pertsonei laguntzen jarraitzeko. 

 

ALBISTE ERLAZIONATUAK:

GIZARTE HELBURUA DUTEN HIRU ELKARTEREN ARTEAN BANATUKO DU UDALAK KOMENTUKO ATERPETXEAREN KUDEAKETAGATIK JASOTAKO DIRUA