Atzeratu egingo da Zumaiako Musika Jaialdian herriko bandak egin behar zuen kontzertua

2019/07/29

Zumaiako Udalaren eta gainontzeko antolatzaileekin zer ikusirik ez duten arazo batzuen ondorioz, Zumaiako Musika Bandak Musika Jaialdiaren barruan egin behar zuen kontzertua atzeratu egingo da.

Hilaren 31ean zen egitekoa kontzertua eta oraingoz datarik gabe atzeratuko da. 

John Williams zuzendari eta konpositoreak hainbat filmetarako idatzitako musikaren bilduma bat aurkezteko kontzertu berezia prestatua zuen. Bertan konpositorearen antologia bat osatu nahian, famatuak diren pelikula eta doinuez gain —Shark, Star Wars,Indiana Jones...—, horren ezagunak ez diren beste batzuk ere prestatu dituzte: War Horse, Hook.

Zumaiako Musika Banda 1980an abiatu zen. Tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu errepertorio eta formatuetan, eta gogoko ditu elkarlanak bai herriko taldeekin, baita bestelako egitasmoekin ere —Astindu dantza taldea, San Pedro abesbatza, Musika eskola, Emakumeon* Etxea, Klarinete Maratoia, Metal Topaketa, Trio Zukan, Tik Tara, Flamenko Etxea—. Euskal Herriko Musika Banden lehiaketa irabazi zuen 1998an, eta hiru CD grabatu ditu:Gora Zumaia!,Aro berriak lagun artean, eta Suite.