Atzo egin zen Artadiko udal etxebizitza tasatuen zozketa
Atzo eguerdian, udaletxeko pleno aretoan egin zen Artadiko udal etxebizitza tasatuen zozketa eta dagoeneko argitaratu da behin-behineko esleipendunen zerrenda. Guztira, 15 etxebizitza zozkatu ziren, horietako bat mugikortasun iraunkor mugatua duten elbarrientzako izango da.
Behin-behineko esleipendunen zerrenda ikusteko klikatu hemen, edo kontsutatu udaletxeko iragarki taulan.



