Atzo iluntzean bertan konpondu zuten Lagun Artea enpresa inguruan urarekin sortutako arazoa

2015/10/28

Atzo arratsean, marea biziak itsasgorarekin bat egin ostean, urak gora egin zuen. Horri, egon behar ez zuen tokian egur zati bat gaineratu zitzaion, eta urak hartu zuen Lagun artea enpresa ingurua.

Arazoa sortu zen unetik bertan izan ziren Udal Zerbitzuetako zinegotzi den Jon Iraola, udaltzaingoa, suhiltzaileak eta enpresako arduradunak. Urak ingurua hartuta zuen, eta enpresan eta inguruan aparteko arazorik ez sortzeko neurriak hartu ziren.

Marea jaistearekin batera, 22:00ak inguruan, berriro elkartu ziren udal arduradunak, enpresako zuzendaritza batzordeko kideak, eta ur zerbitzuetako arduraduna gertatzen ari zena urik gabe ikertzeko. Orduan ordu erdi eskasean konpondu izan ahal zuten arazoa. Izan ere, egur xafla batek trabatzen zuen ura erriora bideratzen duen hodiaren ahoa, eta ura erriora bideratu beharrean barrura joan zen. Egurra kendu ostean, dena normaltasunera bueltatu zen inguruan.