Atzo Narruondon 25 lagun inguru bildu ziren hondakinez hitz egiteko

2012/05/04

Zumaiako Udala azken asteotan herritarrekin bilerak egiten ari da hondakinen kudeaketaz hitz egin eta atez ateko sistemarekin hondakinak nola biltzen diren azaltzeko. Aste honetan bi bilera egin dira; asteazkenean Oikian, eta atzo Narruondon. Hurrengo bilera, datorren astean, hilak 9, 19:00etatik aurrera Alondegian egingo du Udalak landa eremuan bizi direnekin.