Atzo Oikian eta gaur Narruondon hondakinen arazoaren inguruko azalpenak ematen

2012/05/03

Atzo, 30 bat lagun elkartu ziren Oikiako Elkartean udal ordezkariekin hondakinen arazoaren inguruko azalpenak entzun, eta atez ateko sistemaren eta gaikako bilketaren nondik norakoen berri jasotzeko. Udal ordezkari politikoak, gaur 19:00etatik aurrera, berriz, Narruondoko Gure Ametsa elkartean izango dira auzotarrei azalpenak eman eta beren galderei erantzuteko prest.