Atzoko, abenduaren 1eko, plenoa
20ko 8/2010 errege lege dekretuaren aplikazioa onartu zen.
Atzo, abenduak 1, ez-ohiko eta presazko plenoa egin zen. Plenoa egiten hasi aurretik aurrera segitzeko bozketa egin zen. Izan ere ez-ohiko eta presazko plenoak egiteko onartu egin behar izaten da.
Lehen bozketan berdinketa izan zen (Kontra: EAJ 4, PSE-EE 1 eta Pili Etxabe 1. Alde: Ea 1, Talde Mixtoa 3 eta Alternatiba-Aralar 2). Bigarren bozketa egin zen, eta alkatearen kalidadeko botoarekin plenoa egitea erabaki zen.
Honakoak dira hartutako erabakiak:
1 . Aurreko bilerako akta onartu zen (2010-11-08). Hala ere, zenbait datu zuzentzeko esaktu zuen Talde Mixtoak. EAJ-k ez zuen onartu.
2. Ogasuna.
Irizpenak:
2.1. Aurrekontua gauzatzeko Udal arauaren modifikazioa, ez zen onartu (kontra: EAJ 4, PSOE-EE 2, Aralar-Alternatiba 2. Abstentzioa: Pili Etxabe. Alde: Talde Mixtoa 3, eta EA 1.
2.2. 2010-2013 epealdiko ekonomi eta finantza plana, ez zen onartu. (kontra: EAJ 4, PSOE-EE 2, Aralar-Alternatiba 2. Abstentzioa: Pili Etxabe. Alde: Talde Mixtoa 3, eta EA 1.
2.3. Babes finantzarioen espedientea behin-behineko izaeraz ez zen onartu. (Kontra: EAJ 4, PSOE-EE 2, Aralar-Alternatiba 2. Abstentzioa: Pili Etxabe. Alde: Talde Mixtoa 3, eta EA 1.
.
3. Pertsonala.
3.1. 20ko 8/2010 errege lege dekretuaren aplikazioa onartu zen. (Kontra: PSOE-EE 1. Abstentzioa: PSOE-EE 1, Pili Etxabe1, Aralar-Alternatiba 2, EAJ 3. Alde: Talde Mixtoa 3, eta EA 1.



