Atzoko ez-ohiko plenoko erabakiak

2012/03/23

Besteak beste, Bilduk aurkeztutako hondakinen bilketa ereduaren inguruko mozioa onartu zen.

1. Kirol Patronatuari dagokionez, udalbatzako ordezkarien izendatu ziren. Bildutik Eneko Agirre eta Iñaki Ostolaza izango dira ordezkariak, PSE-EEtik Emiliano Cabañas eta Aralarretik Aitor Leiza. EAJ-tak patronatuko zuzendaritza osoa izendatzean izendatuko dituela bere ordezkariak azaldu zuen.

2. Hirigintza

Uraren zikoaren kudeaketari buruzko udal-ordenantzaren aldaketa onartzea erabaki zen aho batez.

 

3. Proposamenak

3.1. Zumaiako Bildu eta Aralar taldeek aurkeztutako 'Zero-Zabor” politikaruntz mozioa onartu zen Bildu (6) eta Aralarren (1) aldeko botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ (4) eta PSE-EEk (1)

3.2. Zumaiako EAJ-PNV taldeak aurkeztutako hondakinak biltzeari dagokion proposamen alternatiboa ez zen onartu. Alde bozkatu zuen EAJ-k (4), kontra Bildu (6) eta Aralarrek (1), eta abstenitu egin zen PSE-EE (1).

3.3.   Zumaiako Bildu taldeak aurkeztutako Euskal presoen eskubideen aldeko mozioa onartu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk.

3.4. Zumaiako Bildu taldeak aurkeztutakoaTibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunaren aldeko mozioa onartu zen aho batez.

3.5.  Zumaiako Bildu taldeak aurkeztutako Garoñako zentral nuklearra ixtearen aldeko mozioa onartu zen aho batez.