Atzoko hondakinen bileran ere 100 bat herritar izan ziren

2012/04/26

Atzo (apirilak 25) egin zuen Udalak hondakinen arazoaren eta gaikako bilketaren inguruko hirugarren bilera herritarrekin. Atzoko bilera gazteleraz izan zen, eta aurrekoetan bezala, hasteko arazoaren inguruko informazioa eman zuen Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Ondoren, galdera erantzunen tartea ireki zen, eta herritarren Aitor Leiza Ingurumen zinegotziari eta Iñaki Agirrezabalaga alkateari beren dudak eta kezkak azaltzeko aukera izan zuten. Datorren astean bi bilera egingo dira; maitzaren 2an, Oikiako elkartean izango da lehen zita, 19:00etan. Maiatzaren 3an, berriz, Narrondoko Gure Ametsa elkartean izango dira udal arduradunak azalpenak ematen.