Atzoko, ohiko plenoko emaitzak

2012/02/24

Besteak beste, 1937an Zumaia utzi behar izan zutenen aldeko adierazpena onartu zen aho batez.

1. Aurreko bileretako aktak onartu ziren (2011.12.02;  2011.12.22).

2. Gizarte Zerbitzuak.

2.1. 2012. urterako garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak, gizarte-sentsibilizaziokoak eta ekintza humanitariokoak diruz laguntzeko proposamena onartu zen aho batez.

3. Proposamenak.

3.1. Zumaiako Bildu taldeak aurkeztutakoa sektore publikoaren erreformari dagokion mozioa onartu zen, Aralar (1) eta Bilduren (5) aldeko botoekin. Kontra bozkatu zuen EAJk (4) eta abstenitu egin zen PSE-EE (1).

3.2. Zumaiako EAJ-PNV taldeak aurkeztutako sektore publikoaren erreformari dagokion proposamen alternatiboa ere onartu egin zen. Alde bozkatu zuen EAJ.tak, eta beste guztiak abstenitu egin ziren.

3.3. Zumaiako Udalaren izenean aurkeztutako  1937an Zumaia utzi behar izan zutenen aldeko adierazpena onartu zen aho batez.