Atzoko, otsailaren 9ko, Udal plenoa

2011/02/11

Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuak ez ziren onartu PSOE, EAJ eta Pilar Etxaberen kontra botoa jaso ostean.

1. Aurreko bilerako akta onartu zen (2010-12-30).

2. Ogasuna.

2.1. 2011 ekitaldirako aurrekontu orokorra ez zen onartu, kontrako zazpi boto (EAJ 4, PSE-EE 2, Pilar Etxabe 1) jaso ostean. Aldeko sei boto jaso zituen (EA 1, Aralar-Alternatiba 2, Talde Mixtoa 3)

2.2.  2011. urterako ordenantza fiskalen modifikazioa aho batez onartu zen.

3. Hirigintza.

3.1. 07 HA-Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelak eskualdatzeko eta 02 HJU-puntanuetan estalitako frontoia eraikitzeko espedientea onartu zen aldeko bederatzi boto jasota (EA 1, Talde Mixtoa 3, Aralar-Alternatiba 2, PSE-EE 2, Pilar Etxabe 1). EAJ abstenitu egin zen.

4.-  Kirola. 

4.1. Irabaziak lortzeko asmorik gabeko kirol elkarte eta taldeei diru-laguntzak arautzeko oinarriak aho batez onartu ziren.