Atzoko plenoan hartutako erabakiak
Frontoia eraikitzeko kontratazio mahaiak eginiko proposamena onartu zen, besteak beste.
1. Aurreko bileretako aktak onartu ziren (2010-12-01, 2011-03-31, 2011-04-28).
2. Ogasuna.
2.1. Zumaia Udaleko 2011. urterako 6. kreditu aldaketa onartu zen aho batez (EAJ 4, Talde Mixtoa 3,
Aralar 2, EA 1, PSE-EE 1, Pili Etxabe 1)
2.2. Musika Patronatuko 2011. urterako 1. kreditu aldaketa onartu zen. Alde bozkatu zuten EAJ (4), Talde Mixtoa (3), Aralar (2), EA (1) eta PSE-EE (1) alderdiek. Kontra bozkatu zuen Pilar Etxabek.
2.3. Zumaia Udaleko 2010. urteko aurrekontuaren likidazioaren kontu eman zen.
2.4. Musika Patronatuko 2010. urteko aurrekontuaren likidazioaren kontu eman zen.
2.5. San Juan egoitzako 2010. urteko aurrekontuaren likidazioaren kontu eman zen.
3. Hirigintza.
3.1. 07 HA-Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelak eskualdatzeko eta 02 HA-Puntanoetan estalitako frontoia eraikitzeko kontratazio mahaiak egindako proposamena onartu zen. Alde bozkatu zuten Talde Mixtoa (3), Aralar (2), EA (1), PSE-EE (1), Pilar Etxabe (1). Abstenitu egin zen EAJ (4).
3.2. Zumaiako 18 HA-Kortako (lehen 32 HGA) aldaketa xehekatua egiteko egitasmo bereziaren behin betiko onarpena eman zen aho batez(EAJ 4, Talde Mixtoa 3, Aralar 2, EA 1, PSE-EE 1, Pili Etxabe 1)
3.3.- Zumaiako planeamenduko arau subsidiarioetako 17 area-Artadiko eraikigarritasunaren zati bat udal etxebizitza tasatuen erregimenera atxikitzeko hitzarmena onartu zen. Alde bozkatu zuten Talde Mixtoa (3), EA (1), PSE-EE (1), Pilar Etxabe (1). Abstenitu egin ziren EAJ (4) eta Aralar (2).
4. Pertsonala.
Irizpena:
Udaleko arkitekto teknikoa den Eli Zubeldia Etxabe andrearen bateragarritasun eskaera onartu zen aho batez(EAJ 4, Talde Mixtoa 3, Aralar 2, EA 1, PSE-EE 1, Pilar Etxabe 1)
5. Kirolak.
Elkarteek Zumaiako udal-lokalak erabiltzeko modua arautzen duen udal araudia onartu zen aho batez (EAJ 4, Talde Mixtoa 3, Aralar 2, EA 1, PSE-EE 1, Pilar Etxabe 1)
6. Euskara.
Zumaiako talde mistoak aurkeztutako proposamena: umeak euskaraz inskribatzeko eskubidearen aldeko mozioa onartu zen. Alde bozkatu zuten EAJ (4), Talde Mixtoa (3), Aralar (2), EA (1) eta Pilar Etxabek (1). Abstenitu egin zen PSE-EE (1).



