Atzoko plenoan, besteak beste, 2013. urterako aurrekontuak onartu ziren

2012/12/27

Frontoiaren obren esleipenari behin betiko onarpena ere eman zitzaion; Sukia enpresa da esleipenduna.

 

Atzo, abenduak 26, 19:00etatik aurrera egin zen aurtengo azken plenoa. Bertan, besteak beste, 2013ko aurrekontuak eta frontoia eraikitzeko espedienteari behin betiko onarpena eman zitzaion.

 

1. Aurreko bileretako aktak onartu  ziren ( 56 zenbakia 2012-07-23; 58 zenbakia 2012-09-27; 59 zenbakia 2012-10-30; 60 zenbakia 2012-11-26).

2. Ogasuna

2.1. 2013 ekitaldirako aurrekontuak onartu ziren Bildu (6) eta Aralarren (1) aldeko botoekin. Abstenitu egin zen EAJ (4, zinegotzi bat falta zen), eta kontra bozkatu zuen PSE-EEk (1).

Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proposamenari egindako bi emendakin aurkeztu ziren. Bata EAJtak egindakoa eta, bestea, PSE-EEk egindakoa. Ez ziren onartu.

2.2. 2012ko abenduaren aparteko ordainsariaren kreditua ez erabilgarritzat aitortu zen aho batez.

3 . Hirigintza

3.1. Zumaian ekitaldi zibilak egiteko udal ordenantza behin-behineko izaeraz onartu zen aho batez.

3.2. 07 HA-Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelak eskualdatzeko eta 02 HA-Puntanoetan estalitako frontoia eraikitzeko espedientea: behin betiko esleipena onartu zen. Alde bozkatu zuten Bildu (6) eta Aralarren (1). Abstenitu egin ziren EAJ (4) eta PSE-EE (1).

4. Euskara

4.1. Zumaiako Udalean kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak onartu ziren aho batez.

5. Mozioak

5.1. Alzheimerrari buruzkoa
5.2. Etxegabetzeak
5.3. Presoen eskubideen aldekoa