Atzoko plenoko erabakiak

2011/09/30

1. Aurreko bileretako aktaren onartu zen aho batez.  

2. Hirigintza.

2.1. Zumaiako 17 HA artadiko 17/3 EUko 4e partzelari eta 17/2 euko 1.1 eta 1.2 partzelei dagokion antolaketa xehekatuaren aldaketa puntualerako plan berezia onartu zen. Abstenitu egin zen EAJ (5), Bildu (6), Aralar (1) eta PSE-EE-k (1) alde bozkatu zuten.

3. Pertsonala.

3.1. Langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartu zen. Alde bozkatu zuten Bildu (6) eta Aralarrek (1); kontra azaldu ziren, berriz, EAJ (5) eta PSE-EE (1).

4.  Euskara.

UEMA-ko ordezkariak izendat ziren. Horrela, Azis Alberdi, Iñaki Ostolaza, Eneko Agirre eta Montse Arana izango dira Zumaiako Udalak UEMAn izango dituen ordezkariak. PSE-EE-e abstenitu egin zen, eta beste alderdi guztiek izendapen horien alde bozkatu zuten.

5. Proposamena.

Zumaiako Bildu eta EAJ taldeek aurkeztutakoa: ‘Txirrindularitzari bai!, inposaketari ez!’ mozioa onartu zen. Mozioaren alde egin zuten Bildu (6), EAJ (5) eta Aralarrek (1). Kontra bozkatu zuen, PSE-EEk.