Atzoko plenoko erabakiak

2011/10/28

Besteak beste, Mugi zerbitzuaren ordenantza onartzea, eta frontoiaren espedientea ezerezean uztea erabaki ziren.

 

1- Aurreko bilerako aktaren onartu zen.

2- Ogasuna

2.1. 2012. ekitaldirako ordenantza fiskalak onartu zen. Al de bozkatu zuen Bilduk (6) eta kontra EAJk (5) eta PSE-EEk (1). Aralarreko zinegotzia ez zen plenoan izan. Bi bozketatan berdindu ostean, Alkatearen kalitatezko botoarekin onartu ziren ordenantzak.

2.2. 2012rako taxi zerbitzuaren prezioak onartu ziren.

3- Ingurumema

3.1. Bizikletak eta trizikloak alokatzeko zerbitzua Mugi eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzen araudia onartu zen. Alde bozkatu zuten Bildu eta PSE-EEk, eta kontra EAJk.

4- Hirigintza

4.1. 07 HA-Ardantzabideko 7.1  eta 7.2 partzelak eskualdatzeko eta  02 HJU-Puntanuetan estalitako frontoia eraikitzeko espedientea ezerezean geratu zen aho batez.

5- Gizarte zerbitzuak 

5.1.-     Gipuzkoako heziketa konpentsatorioko eta prestakuntza okupazionaleko kontsortzioaren eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena onartu zen.