Atzoko plenoko erabakiak
Atzo arratsean egindako plenoan, besteak beste, frontoiaren eraikuntza lehiaketa publikora ateratzeko pliego tekniko eta administratiboak onartu ziren.
1. Ogasuna
1.1. Zumaiako Udalaren 2011ko kontu orokorrak onartu ziren. Alde bozkatu zuten Bildu (5) eta Aralarrek (1). Abstenitu egin ziren EAJ (5) eta PSE-EE (1).
2. Hirigintza
2.1. 07 HA-Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelak eskualdatzeko eta 02 HA-Puntanoetan estalitako frontoia eraikitzeko expedientea eta baldintza administratibo eta teknikoen agiriak onartu ziren alkatearen kalitatezko botoarekin. Aurreko bi bozketetan berdinketa izan zen; Bildu (5) eta Aralarrek (1) alde bozkatu zuten. Kontra, berriz, EAJ (5) eta PSE-EEk (1).



