Atzoko plenoko erabakiak

2012/09/28

Eztabaidagai ziren bi puntuak onartu ziren.

 

1. Hirigintza

1.1. Zumaiako arau subsidiarioen laugarren aldaketari 19 H.A Oikia dagokionari behin-behineko onarpena eman zitzaion aho batez.

 

2. Proposamena

2.1. Bildu udal taldeak preso gaixoen eskubideen aldeko mozioa aurkeztu bazuen ere, Bildu, Aralar eta EAJ alderdiek bi eskaera adostu zituzten. Bi puntu hauek onartzearen alde bozkatu zuten Bildu (5), EAJ (5) eta Aralarrek (1). Abstenitu egin zen PSE-EE.

Hona hemen onartutako bi puntuak:

- Udal honek Nazioarteko era Espainiako legedia aplikatuz gaixotasun larria eta sendaezinak dituzten presoen baldintzapeko askatasuna eskatzen du. Beharrezkoa duten osasun tratamendua baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan.

- Erabaki honen berri, Madrilgo Barne Ministeritza eta Kartzela Zaintzako epaileari bideratzea.