Atzoko plenoko erabakiak

2014/03/28

Besteak beste, San Jose auzoko Plan Berezia behin-betiko onartu zen.

1. Aurreko bilerako aktaren onartu zen.

 

2. Hirigintza

2.1. Irizpena:

Zumaiako 03 HA Odieta San Joseko hiri berrikuntzarako Plan Bereziari behin betiko onarpena eman zitzaion Bildu (6), Aralar (1) eta PSE-EEren (1) aldeko botoekin, abstenitu egin zen EAJ (4). 

 

2.2. Proposamena:

Zumaiako arau subsidiarioen bosgarren aldaketa, 02-H.A. San Telmo auzoko 2.1 E.U.ari dagokionari behin-behineko onarpena ematea onartu zen aho batez. 


3. Ogasuna

Eguneko gai ordenean ez bazegoen ere, alderdi guztien oniritzia joso ostean Ogasun eta finantza departamentuaren eta Zumaiako Udalaren arteko informazio lagapenerako  lankidetza hitzarmena onartu zen aho batez. 

 

 

4.- Proposamenak:

3.1 Etxez-etxeko laguntza-zerbitzuan murrizketen ingurukoa,   EAJ-PNV taldeak aurkeztutakoa ez zen onartu. Alde bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk eta kontra Bildu eta Aralarrek

3.2. Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldearen adierazpena,  Bildu taldeak aurkeztutakoa onartu egin zen. Alde bozkatu zuten EAJ, Aralar eta Bilduk. Eta kontra agertu zen PSE-EE. 


4. Eskari-gaderak